Martxa onean ari dira biltzen oinetakoak errefuxiatuentzat

Aritz Mutiozabal 2021ko aza. 13a, 15:00

Zaporeak elkarteak oinetakoak biltzeko kanpaina abiatu du Euskal Herrian Grezian dauden errefuxiatuei bidaltzeko. Hotz-Zarautzek bat egin du egitasmoarekin, eta bilketa antolatu du gaurko.

San Frantzisko kaleko 8. zenbakian ari dira jasotzen materiala goizean goizetik; Sayalero gozotegiaren aurrean. Herritarren aldetik erantzun oso ona izaten ari direla nabarmendu dute; izan ere, oinetako mordoa jasotzen eta sailkatzen ari dira. Aipatu tokian sailkatzen joan ahala, Hotz-Zarautzek Azken Portun duen lokalera eramaten ari dira.

Arratsaldean jarraituko dute bilketarekin, 16:00etatik 20:00etara. Era berean, gogoratu dute egoera onean dauden eta erosoak diren oinetakoak behar dituztela.