Jendetza Urdanetan, herri kirolen bueltan

Aritz Mutiozabal 2021ko aza. 14a, 17:10

Gaur emango diote amaiera San Martin jaiei Urdanetan. Hala ere, giro ona da nagusi oraindik auzoan. Eguerdian, esaterako,  Izeta harri-jasotze eskolako kideen erakustaldia izan da frontoian, eta jendetza bildu da saioa ikusteko. Jaiak arratsaldean eta iluntzean jarraituko du bizilagunentzat.