Philippe Jaroussky kontratenorraren kontzerturako doako autobusa jarriko dute Zarauztik

Amaia Urbieta Arruti 2021ko aza. 17a, 18:00

Autobusean izena emateko epea bihar amaituko da, eta interesdunek kultura@zarautz.eus helbidera mezua bidali beharko dute, edota 943-00 51 20 telefono zenbakira deitu.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, kontzertua eskainiko du Philippe Jaroussky kontratenorrak datorren astelehenean, hilaren 22an, Kursaalean. Zarauzko Udalak, beste hainbat udalekin elkarlanean, doako autobus zerbitzua jarriko du emanaldiko joan-etorria egiteko. 19:30ean hasiko da kontzertua, eta 18:30ean egingo du geldialdia autobusak Zarautzen, Batzokiaren parean.

Interesa dutenek www.kursaal.eus web orrian erosi beharko dute kontzerturako sarrera, eta autobuseko tokia erreserbatu beharko dute. Horretarako, kultura@zarautz.eus helbidera mezua bidali beharko dute, edota 943-00 51 20 telefono zenbakira deitu.

Ordu Gaztea eta langabetuak

Langabetuek eta 30 urtez azpiko interesdunek 3 euroan erosi ahalko dute kontzerturako sarrera. Horretarako, beren sarrera erreserbatu beharko dute  943-00 51 20 telefono zenbakira deituta, eta ikuskizunaren egunean bertan Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko dute beren adina edota lan egoera egiaztatzera, eta bertan ordaindu beharko dute sarrera. Horiei dagokien eserlekua, ordea, egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da.

Autobusean izena emateko epea bihar amaituko da, eta gutxienez hamabost pertsonako taldea ez bada osatzen, eskaintza bertan behera geratuko da.