Aniztasunean biziz

Herriko hainbat elkarte, errefuxiatuen aferari buruz solasean

Gorka Eizagirre - Mireia Galarza - Julen Imaz 2021ko aza. 18a, 12:00

Erreportaje honetan, HOTZ Zarautz, Itsas Salbamendu Humanitarioa eta CEAR Euskadi elkarteak dira protagonistak, baita Yaneth Cisneros errefuxiatua ere. Elkarteen jarduna ezagutzeaz gain, Cisnerosen esperientzia biltzen du bideoak.

Aniztasunean biziz programaren barruan, errefuxiatuen afera da bideo erreportaje honen abiapuntua. Migrazio mugimenduen gaia une oro dago hedabideetan, baita politikarien agendan ere.

Hainbat herrialdetako desoreka soziala, ekonomikoa eta politikoa medio, beti bihurtzen dira albiste beste herrialde batzuetatik datozen herritarrak. Egoera horretan, asko dira errefuxiatuen alde lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, baita Zarautzen ere.