'Petite maman' filma emango dute jatorrizko hizkuntzan

Aritz Mutiozabal 2021ko aza. 23a, 10:00

Modelo aretoak asteartetan abiatutako saio originalen barruan, Petit maman ikusteko parada izango da gaur arratsaldean. Jatorrizko hizkuntzan eskainiko dute, frantsesez, eta azpitituluekin lagunduta. Saioa 20:30ean izango da.

Celine Sciamma zuzendariaren azken filmak dolua du ardatz zortzi urteko neskatxa baten ikuspegitik. Giro poetikoan kontatuta dago gertuko norbaiten absentzia eta horrek eragiten duen maitasun gabezia.

Pelikula honek hainbat aitortza jaso ditu zenbait jaialditan: Donostiako Zinemaldiko Perlak atalean Publikoaren Saria, Berlingo Zinema Jaialdiko Publikoaren Saria eta BIFAko Nazioaretko Film Independente Onenaren Saria.