Muniain-Okariz ingurura txangoa egingo dute Arkamurkak eta Pagoetak igande honetan

Amaia Urbieta Arruti 2021ko aza. 23a, 12:35
Ehunka urteko zuhaitzak behatzeko aukera izango dute.

Urteko azken txangoa izango da, eta ostiralera arte eman daiteke izena Mendizabal kinkila dendan.

Duela hainbat urte martxan jarritako ohiturari jarraiki, urteko azken txangoa batera antolatu dute Pagoeta Mendizale Elkarteak eta Arkamurka Natur Taldeak. Igande honetan egingo dute irteera, Arkamurkak gidatuta, Arabako Muniain-Okariz inguruetara. Jakitera eman dutenez, bertako harizti-erkamezti zaharra ezagutuko dute han, eta ehunka urte dituzten zuhaitzetan bizitza nola ernetzen den ikusiko dute. Sei kilometroko ibilbidea egingo dute, 300 metroko desnibelarekin.

Irteerari buruzko informazio gehiago eskuragarri dago Pagoeta Mendizale Elkartearen web orrian. Txangorako izena eman nahi dutenek Mendizabal kinkila dendan egin dezakete, ostiralera bitartean. Igandean, 08:00etan abiatuko dira mendizale eta naturzleak Agueseneko bilribilgunetik.