Euskal pilota egokituko topaketa egingo dute larunbatean Aritzbatalde frontoian

Amaia Urbieta Arruti 2021ko aza. 23a, 18:00

Desgaitasuna duten 14 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago topaketa, eta bihar izango da izena emateko azken eguna.

Bigarren aldiz egingo dira Aritzbatalde frontoian euskal pilota egokituko paleta topaketak. Larunbat honetan izango da hitzordua, 10:30etik aurrera.

Desgaitasuna duten 14 urtetik gorako pilotariek hartu ahalko dute parte topaketan, eta bertaratu ahal izateko izena eman beharko da aurrez. Gehienez ere 25 lagunek hartu ahalko dute parte, eta bihar izango da izena emateko azken eguna. Horretarako, eskolaegokituak@gkef-fgda.org helbide elektronikora mezua bidali beharko da, edota 943-46 25 14 telefono zenbakira idatzi.