Azaroaren 25a

'No tengas miedo' filma emango dute gaur

Aritz Mutiozabal 2021ko aza. 25a, 10:00

Indarkeria Matxistari buruzko VI. Jardunaldiei amaiera emateko, Parekidetasun Sailak Montxo Armendarizen No tengas miedo filma eskainiko du gaur arratsaldean Modelo aretoan. Film honek haurren sexu abusuaren gaia lantzen du. Saioa 19:00etan hasiko da, eta sarrerak 5,5 euro balio du; online erosteko aukera ere izango da.