Izena eman daiteke Gabonetako Erakusleiho lehiaketan

Amaia Urbieta Arruti 2021ko aza. 26a, 09:30

Parte hartu nahi duten establezimenduek abenduaren 9ra arte edukiko dute izena emateko aukera. Hemen daude ikusgai lehiaketaren oinarriak.

Urteroko moduan, Erakusleiho lehiaketa antolatu du Turismo Bulegoak, Murkil herriko komertzioen elkartearekin batera.

Parte hartu nahi duten establezimenduek Turismo Bulegoan eman beharko dute izena, abenduaren 9a baino lehen, bulegora bertara joanda edo 943-83 09 90 telefono zenbakira deituta. Irabazleak 600 euro etao garaikurra irabaziko ditu, eta Murkil elkartearen sariaren garaileak, berriz, 300 euro. Abenduaren 17an emango du epaimahaiak erabakiaren berri.

Kontsultatu lehiaketaren oinarriak hemen klikatuta ikusgai dagoen dokumentuan.