Mitxelenako bizilagunak udaletxe aurrean dira protestan

Amaia Urbieta Arruti 2021ko aza. 25a, 19:37

Udal taldeak azaroko ohiko bilkuran dauden bitartean, udaletxe aurrean bildu dira Mitxelena kaleko dozenaka herritar, oihuka eta txistuka. 'Utzi bakean Mitxelena', 'Trenbidea gelditu' eta 'Hau al da tratu ona?' bezalako aldarriak dituzte ahotan. 

Udalbatzarrean ere hitza hartuko dute Mitxelena auzoko bizilagunek beren eskariak formalki aurkezteko, udal taldeek jorratu beharreko gaiak landu ostean.