'Aita Mari' film dokumentala aurrestrenatuko dute etzi

Aritz Mutiozabal 2021ko aza. 30a, 09:15

Zarautz, Harrera Herria, Denon Herria ekimenaren barruan, Aita Mari dokumentalaren aurrestrenaldia izango da ostegun honetan, 19:00etan, Modelo aretoan.

Javi Juliok zuzendu du dokumentala, eta Aita Mari erreskate ontziaren sortze prozesua eta beren jarduna azaltzen ditu: barkua egokitzeko auzolana, testuinguru politikoa eta errefuxiatuen egoera lantzen dira ikus-entzunezkoan. Abenduaren 3tik aurrera eskainiko dute filma gainontzeko aretoetan.