Ginger taldearen eta Serge bakarlariaren Azpeitiko kontzertuak, irudietan

Kulturaz kooperatiba 2021ko abe. 6a, 17:00

Arkupehotsak egitasmoaren barruan, Azpeitiko Sanagustin kulturguneko arkupeko oholtza gainera igo ziren Zarauzko Ginger eta Serge ostiralean.

Ostiralean Ginger taldeak eta Sergek kontzertu bana eskaini zuten Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Zarauzkoa da Ginger taldea eta rock, hardrock eta stoner doinuak jotzen ditu. Serge ere Zarauzkoa da, baina hark pop doinuak jotzen ditu.

Honako lotura honetan, Kulturaz kooperatibaren web orrian, ikus daitezke kontzertuetako irudi guztiak.