Eutanasiari buruzko dokumentala eta solasaldia, Modelon

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 9a, 08:30

Zarautz Herri Zaintzaileak eutanasiari buruzko dokumental emanaldia eta solasaldia antolatu du gaur arratsalderako, Modelo aretoan. Lehenik eta behin, La promesa ikus-entzunezkoa eskainiko dute, eta, jarraian, dokumentalaren egile Danel Aser Lorentek Hitz egin dezagun eutanasiaz hitzaldia eskainiko du, gaztelaniaz. Saioa 19:00etan hasiko da, eta dohainik izango da.