ZKEko kideek goiz ederra pasatu dute Pilota Egokituko Paleta topaketan

Mireia Galarza 2021ko abe. 12a, 10:30

Errenteriaren eta Zarautzen lekukoa hartuta, pilota egokituko paleta topaketa egin zuten atzo goizean Zumaiako Aitzuri frontoian. Bertan, 20 lagun inguru elkartu ziren; horien artean, ZKEko hainbat pilotari. 

Lehia alde batera utzita, emaitzei inolako garrantziarik eman gabe, elkar ezagutu eta elkarrekin pilotan jokatzea dute helburu topaketa hauek, eta halaxe egin dute gaurkoan ere. Jolas desberdinen bitartez, eta taldeak nahastuz, goiz ederra igaro dute bertaratu diren gazteek