Zarauztarra Txirrindulari Elkarteko gazteenak gustura ibili dira Asteasu aldean

Onintza Lete Arrieta 2021ko abe. 15a, 12:00

Igandean mendi bizikletako lasterketa egin zuten Zarauztarrako gaztetxoek Asteasun. Gipuzkoako infantil, kimu eta benjamin mailakoak bertaratu ziren, eta honako irudiak bidali ditu klubak. Asteburu honetan Itsasondon dute hitzordu berria, oraingoan ere mendi bizikleta lasterketa egiteko.