Emakumeak Mugimenduan egitasmoak hasi du bidea

Gorka Eizagirre-Onintza Lete Arrieta 2021ko abe. 15a, 18:00

Emakume gipuzkoarrek erronka batean parte hartzea nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kirol Sailak: 40.000 kilometro osatzea kirola eginez urtarrilaren 1etik otsailaren 28ra. Horretarako, izena eman behar da eta aplikazio bat jaitsi sakelako telefonora, eta bi dinamizatzaile ibiliko dira herriz herri horretan laguntzen eta emakumeak informatzen. Gaur Zarautzen izan dira.

Guztira, Gipuzkoako hogei herri zeharkatuko ditu Emakumeak Mugimenduan egitasmoak urtarrilaren 8ra bitartean. Eskualdeari dagokionez, Zarautz izan da lehen geltokia, baina beste hiru herritan ere ibiliko dira egun osoan zehar informazioa banatzen eta izena ematen dutenei elastikoak oparitzen.

Hain zuzen, abenduaren 21ean, asteartea, Azpeitian izango dira; eta ia astebete geroago, abenduaren 27an, Orio bisitatuko dute. Azkenik, abenduaren 28an, Azkoitian ibiliko dira.