'Vidas menores' dokumentala-solasaldia izango da gaur Modelo aretoan

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 16a, 09:15

Zarautz Denon Herria-Zarautz Harrera Herria egitasmoaren barruan, Alfredo Torrescallesek zuzendutako Vidas menores dokumentala izango da gaur ikusgai Modelo aretoan. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta, ondoren, zuzendariarekin solasaldia prestatu dute antolatzaileek. Doako sarrera izango du saioak.

Vidas Menores dokumentalak Marokotik iritsitako eta bakarrik dauden haurrei egiten die erreferentzia. Lan horri esker hobeto ezagutu ahal daiteke eta batez ere ulertu zergatik eta zein baldintzatan ekiten dioten migrazio bidari.