Hotzari aurre eginez, jokatu dute plaieroetako hirugarren jardunaldia

Aitziber Arzallus 2021ko abe. 19a, 14:50

09:30ean hasita jokatu dituzte Hondartzako Futbol Txapelketako hirugarren jardunaldiari zegozkion partidak. Begira egoteko fresko egiten zuen arren, jende ugari ingururatu da hondartzara. Jokalariei, berriz, zelaira atera orduko kendu zaizkie hanketako hotzak.

Hauek dira hirugarren jardunaldiko emaitzak:

Senior mutilak A taldea
1. Asti Pinturak 4 - Dean Team 1
2. Euskalduna Taberna 2 - KirkillaEnea Jatetxea 1
3. Katixa Kafetegia 6 - Laguntasuna Kooperatiba 0
4. Salegi Taberna 2 - Balearri-Astillero 2
5. S.F. Txanela 1 - Mamba FC 2

Senior mutilak B taldea
6. Kosta Hortz Klinika 4 - Celso Castro 1
7. Talai Mendi Kanpina 2 - Pukas-Shelter 2
8. Ulacia Bidaiak 1 - Telesforo Erretegia 1
9. Ilcapo 4 - Tivoli-Naparrak 2
10. Asergroup 3 - Arrano Taberna 3

Senior neskak
11. Napar Berri-Limoss 4 - Kupela Taberna 0
12. Kirkilla-Enea Jatetxea 1 - Katixa Kafetegia 3
13. Kebidek 4 - Euskalduna Taberna 1
14. Lukas Ardotegia 0 - Itxas-Lur Taberna 5