'Hijas de Cynisca' dokumentala eta solasaldia antolatu du Zarauzko Eskubaloiak

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 21a, 10:00

Zarauzko Eskubaloiak antolatuta, emakumeen kirolaren inguruko Beatriz Carreteroren Hijas de Cynisca film dokumentala eskainiko dute bihar Modelo aretoan, 18:00etan hasita. Emanaldiaren ondoren, solasaldi bat izango da hainbat gonbidaturekin.

Ondorengoek hartuko dute parte hizketaldian: Beatriz Carretero zuzendariak berak, Karmele Makazagak, Ainhoa Azurmendik eta Olatz Mercaderrek.

Modeloko edukiera kontuan izanik, sarrerak erreserbatu ahalko dira galdetegi honen bitartez, eta pertsona bakoitzak gehienez bost sarrera eskatzeko aukera izango du. Sarrerak bi euro balio du, eta txaqrteldegian bertan ere erosi ahal izango da egunean bertan, 17:00etatik aurrera, sarrerak geratuz gero. 

Egungo osasun egoera dela eta agintariek hartutako neurriak jarraituz, aretora sartu ahal izateko COVID ziurtagiria eta NANa eskatuko dute.