Idoia Asurmendi ariko da gaur zuzenean Modelon

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 23a, 09:35

Udaberrian argitaratu zuen Idoia Asurmendi aramaioarrak Ilun eta abar bere lehen diskoa, eta gaur arratsaldean zuzenean aurkeztuko du Modeloko oholtza gainean, 20:00etan. Sarrerak duela astebetetik agortuta daude, beraz, aurrez lortu dutenek emanaldi berezi eta intimoan murgiltzeko parada izango dute.