Gabonak 2021-2022

Musika Bandaren Eguberri kontzertua bertan behera geratu da

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 24a, 09:00

Zarauzko Musika Bandak kontzertua eskaini ohi du urtero-urtero Eguberri egunean, eguerdi partean, eta aurtengorako ere iragarrita zegoen ekitaldia. Baina egungo osasun egoera dela medio, bertan behera utzi dute azkenean emanaldia.