Gazte Eskola Politikoen bigarren saioa izango da arratsaldean

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 26a, 11:30

Gazte Eskola Politikoekin aurrera jarraitzen du Urola Kostako Gazte Kontseilu Sozialistak. Joan den ostegunean Zumaian egin bezala, gaur arratsaldean bigarren saioa egingo dute Zarautzen, Putzuzulo gaztetxean, 17:00etatik aurrera.

Hausnarketa eta eztabaida politikorako espazioak dira Gazte Eskola Politikoak, eta Zer da kapitalismoa? (II): Zapalkuntza kultura eta ideologikoa izango dute gaur hizpide.