'Gora automatikoa' animaziozko filma emango dute gaur Modelon

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 28a, 11:00

Esau Dharma, David Galan Galindo eta Pablo Vara zuzendarien helduentzako animaziozko filma da Gora automatikoa, eta gaur arratsaldean izango da ikusgai Modelo aretoan, Saio originala atalaren barruan, 20:30ean.

Nolabait esateko, zuzendarien fikziozko errealitatea kontatzen du filmak. Izan ere, Galindo porrot egin duen zinema zuzendaria da, eta bere lagun zaharrak biltzen ditu, ehorztetxe batean lan egiten duen Pablo eta artista pedante den Dharma, amets zentzugabe bat betetzeko: Goya automatiko bat lortzeko.

Goya automatikoki lortuko duten, hori ez, baina 2022ko Goya sarietarako hautagaietako bat dela ziurtuta dago, animaziozko film onenen artean.