'Mama o papa'  eta 'Trash' izango dira ikusgai asteburuan

Aritz Mutiozabal 2022ko urt. 1a, 16:30

Dani de la Orden zinema zuzendariaren komedia bat da Mama o papa, eta Paco León eta Miren Ibarguren lantaldeko aktore ezagunenak. Dibortziatzea erabakitzen dute guraso batzuen gorabeherak ditu kontagai pelikulak. Bestalde, igandean, Trash animazioazko filma eskainiko dute euskaraz.

Urtarrilak 1, larunbata       
19:15. Mama o papa      
22:15. Mama o papa     

Urtarrilak 2, igandea
16:45. Trash      
19:15. Mama o papa 

Urtarrilak 3, astelehena (ikusleen  eguna)
17:00. Mama o papa     
20:30. Mama o papa