Kontseilu Sozialistak astelehenean egingo du atzeratu behar izan zuen hitzordua

Aritz Mutiozabal 2022ko urt. 2a, 10:30
Kontseilu Sozialistak azroaren 12an eginiko saioa (Kontseilu Sozialista)

Putzuzulo gaztetxean izango da, 18:00etan hasita, eta hitzaldiaz gain, lutxa eta ikuskizuna izango da.

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak azaroaren 12an ekin zion Langile antolakuntzaz, babesgabetasunari aurre egin jardunaldiei, hiru hitzordu antolatuz Zarautzen eta Zumaian. Zarautzen egitekoa zen hitzorduetakoa bat -abenduaren 10eko bigarren saioa-, ordea, atzeratu egin behar izan zuten, eta, hain zuzen ere, data berria urtarrilaren 3an izango dela iragarri berri du.

Urtarrilaren 3an, datorren astelehenean, beraz, Borroka ekonomikoen zentzu politikoaz hitzaldia izango da, 18:00etan, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Ondoren, luntxa izango da, eta Magufada izeneko ikuskizuna eskainiko dute; musika eta antzerkia uztartuko dira saio horretan, Arabako hainbat kideren eskutik.