'Zergatik mobilizatu urtarrilaren 29an?' aurkezpen saioa egingo du GKSk bihar

Aritz Mutiozabal 2022ko urt. 3a, 08:45

Bilbo eta Iruñerako deitu duten manifestazio nazionalerako helburuen berri emango dute Gaztelekuan.

Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazio nazionalak antolatu ditu urtarrilaren 29rako, Bilbon eta Iruñean, Burgesiaren diktadura gelditu. Ofentsiba ekonomiko eta politikoa borrokatu lelopean. Manifestazioen harira, herriz herri hitzorduak jarri dituzte ondorengo egunetan mobilizazioetarako deia zabaldu eta horieen aurkezpena egiteko.

Zarautzen, hain justu ere, bihar arratsaldean aurkeztu du Urola Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazioaren deialdia, helburuak eta
nondik norako guztiak, Zergatik mobilizatu urtarrilaren 29an? izenburupean. Saioa Gaztelekuan izango da, 18:30tik aurrera. Era berean, infogunea jarriko dute egun osoan udaletxe aurrean.