Film aukera zabala izango da egunotan Modelon

Aritz Mutiozabal 2022ko urt. 6a, 10:00

Gustu eta kolore guztietako film eskaintza dakar Modelo aretoak gaur hasi eta datorren asteartea bitartean. Jaiegun hauetarako gozagarri, zalantzarik gabe.

Alde batetik, Steven Spieldberg zinegile entzutetsuak ondu zuen West Side Story musikal mitikoaren remake-a emango dute. Bestetik, Keira Knightley eta Matthew Goode aktoreak protagoniosta dituen Silent Night komedia beltza.

Etxeko txikientzat, berriz, ¡Canta! animaziozko filmaren bigarren zatia eskainiko dute, eta astearteko Saio Originalaren barruan, 100 dias con la Tata dokumentala.

Urtarrilak 6, osteguna
19:15. Silent Night      
21:30. West Side Story  

Urtarrilak 7, ostirala
16:45. ¡Canta 2!      
19:15. West Side Story      
22:15. Silent Night  

Urtarrilak 8, larunbata
16:45. ¡Canta 2!      
19:15. Silent Night      
22:15. West Side Story    

Urtarrilak 9, igandea
16:45. ¡Canta 2!      
19:15. West Side Story  

Urtarrilak 10, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. West Side Story      
20:30. Silent Night  

Urtarrilak 11, asteartea
20:30. 100 dias con la Tata