Marea izan da protagonista Plaieroetako urteko lehen jardunaldian

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urt. 9a, 11:11

Atzo eguerdian jokatu zituzten Hondartzako Futbol Txapelketako urteko lehen partidak. Ohi baino beranduago hasi ziren norgehiagokak, 13:45 aldera, itsasbeherarekin egokitzeko. Izatez marea punturik baxuenean 14:45ean baldin bazegoen ere, harro zebilen itsasoa atzo, eta behin baino gehiagotan estali zituen futbolerako eremuak mareak. 

Oztopoak oztopo, aurrera egin zuten partidek, eta irudi ederrak utzi zituen atzoko jardunaldiak.