Zingira Zarautz Babes Zibilak Jaurlaritzaren larrialdietako merezimenduen diploma jaso du

Mireia Galarza Bastida 2022ko urt. 13a, 09:00

Hain zuzen ere, taldearen 25. urteurrenaren bueltan aitorpena egiteko diploma eman diote Zarauzko elkarteari. Baita elkarteko lau kideri ere.

Atzo eman zituen argitara Eusko Jaurlaritzak iaz gizarte lan solidarioa egin zuten pertsonen eta elkarteen izenak, eta tartean da Zingira Zarautz Babes Zibila. Hain zuzen ere, taldearen 25. urteurrenaren bueltan aitorpena egiteko diploma eman diote Zarauzko elkarteari. 

Bestalde, elkarteari aintzatespen aitortza egiteaz gain, bertako lau boluntariori diploma eman zioten horrenbeste urtez zerbitzuan aritzeagatik: Iñaki Araolaza Zumeta, Andres Ayala Virumbrales,  Modesto Garcia Trula eta Iñaki Rangil Eskudero.

Horrez gain, larrialdi momentu batean beraien lana aitortzeko dominak ere eman dizkie aurten Jaurlaritzak beste hamaika pertsonei: Mouhammad Diouf, Iñaki Agirre, Joseba Mirene Elorrieta, Borka Villarejo, Vanesa Hernandez, Ye Traore, Ana Justa Roman, Richard Maikel Ortega, Jesus Etxebarria, Ibai Rengel eta Maialen Villanueva.