Murkilen Gabonetako zozketak baditu saridunak

Mireia Galarza Bastida 2022ko urt. 16a, 09:00

Herriko saltokietan erosketak egin dituztenen artean, zortzi lagunek izango dute erosketa bonuak gastatzeko aukera.

Aurten ere 500 eta 250 euroko erosketa bonuak zozkatu ditu Murkil herriko dendari eta merkatarien elkarteak, Gabon garaian herriko dendetan erosketak egin dituzten herritarren artean. Bonu bakoitzak kolore bat dauka, eta egokitutako koloredun dendetan gasta dezakete sarituek. 

Ondorengo hauek dira 500 euroko bonuen zozketaren irabazleak: Juncal Achurra, CLC dendan erosteagatik; Nerea Uriarte, Gema estetika zentroan eginiko erosketagatik; Hilario Osa, JM jostailuak dendan erosteagatik eta Juan Ibarguren, B the Travel Branden erosteagatik.

Hauek, berriz, 250 euroko erosketa bonua irabazi dutenak: Juan Vega, Strategia Bicolore arropa dendan erosteagatik; Bixente Lopetegi, Marian estankoan erosteagatik; Juan Ignacio, Battapen dendara joategatik eta Kontxi Larrañaga, Transit dendan erosketa egiteagatik.