Igerain errekaren ubide berrian zubiak jartzen ari dira

Onintza Lete Arrieta 2022ko urt. 16a, 11:00

Salberdin eremuan hainbat lan ari dira egiten etxebizitza berriez gain, eremu hori guztia hiritartzeko. Esaterako, zubi berriak jartzen ari dira egunotan Igerain errekaren ubide berrian. Hala jakinarazi du sare sozialetara igotako argazki hauekin Xabier Txurruka alkateak.