Urtea garaipenarekin hasi du Amenabar Zarautzek

Onintza Lete Arrieta 2022ko urt. 16a, 15:00
Amenabarrekoak, atzo, garaipena ospatzen aldagelan (Zarautz Eskubaloia)

Atzo iluntzean Aritzbatalden jokatu zuten lehia zarauztarrek Zamoraren aurka, eta alde txikiarekin, baina irabaziz ekin diote 2022ari, 23-21 emaitza lortuta. Berez, urtarrilaren 9an Guadalajaran (Madril, Espainia) zuen partida Amenabarrek, baina COVID-19 kasu positibo batzuk egon ziren taldean, eta atzeratuta gelditu zen partida hura.

Zilarrezko Ohorezko Mailako hamabigarren jardunaldia izan da atzokoa, eta garaipena etxean gelditu da. Hala, zarauztarrek sailkapeneko goiko partean jarraitzen dute, hirugarren baitira, Club Cisne Colegio los Sauces eta San Pablo Burgosen atzetik.

Puntuetan berdinduta daude zarauztarrak bigarrenarekin eta laugarren sailkatuarekin, BM Alcobendasekin. Hamahiru puntu dituzte hiru taldeek. Liderrak, berriz, hemezortzi ditu.