Mikel Agirrezabalaga: "Ez nuen espero aukera hau suertatuko zenik"

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urt. 17a, 11:00

Eskubaloi jokalari profesional izateari laga eta handik hiru urtera, berriro ere debutatu du igaro den asteburuan Mikel Agirrezabalagak, etxeko taldearekin. Hiru erregeen mahaia Euskadi Irratiko saioan azaldu duenez, partidak jokatzeko asmorik gabe hasi zen Amenabarrekin entrenatzen, baina taldean min hartutako jokalari asko zituztela eta, entrenatzailearen laguntzeko eskaera onartu zuen Agirrezabalagak. Entzun hemen jokalari zarauztarraren azalpenak.