Alazne Ameztoik parte hartu duen '918 gau' filma jaialdiz jaialdi dabil

Aritz Mutiozabal 2022ko urt. 19a, 16:00

Arantza Santestebanen 918 gau filmak Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko Sail Ofizialean hartuko du parte. Ekoizpeneko lantaldeari dagokionez, besteak beste, Alazne Ameztoi zarauztarra aritu da soinu zuzendari lanetan; gogoratu behar da Goya sarietarako izendatuta dagoela  Maixabel filmagatik, otsailaren 12an izango da sari banaketa ekitaldia.

XVI. Punto de Vista jaialdia Goya sarien ondoren ospatuko da, martxoaren 14tik 19ra Kontuan izan behar da Santestebanen filmak DocLisboako film onenaren saria jaso duela, Torino Film Festival dokumental onenarena eta Galiziako Novos Cinemas jaialdietan Latexos saria. Filmaren abiapuntua da 2007ko urriaren 4ko gaua, zinemagilea bera atxilo hartu zutenekoa.