Neomak taldearen 'Ilargi berriak' singlea, jada ikusgai

Mireia Galarza Bastida 2022ko urt. 29a, 12:00

Eneritz Aulestia zarauztarra da taldeko kideetako bat, Irati Gutierrez, Leire Etxezarreta, Maria Lasa, Amets Ormaetxea, Garazi Otaegi eta Alaitz Eskuderorekin batera.

Kepa Junkerarekin batera elkarlanean aritu ostean, Neomak taldea sortu zuten Eneritz Aulestia zarauztarrak, Irati Gutierrezek, Leire Etxezarretak, Maria Lasak, Amets Ormaetxeak, Garazi Otaegik eta Alaitz Eskuderok. 

Orain, beraien lehen bideoklipa argitaratu berri dute, 'Ilargi berriak' abestiarena, hain zuzen. Taldearen hitzetan,  "tradiziotik datorren kalejira baten erritmoan, soinu eta estetika apurtzailea dituen kantua da lehen single hau".