Ainhoa Agirreazaldegirekin solasean 'Hitzetik Hortzera' saioan

Aritz Mutiozabal 2022ko urt. 31a, 12:00

Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariarekin aritu dira solasean ETB1eko Hitzetik Hortzera saioan. Zarauzko bizilagun elgetarraren bizitzan zehar bidaiatzeko aukera izan dute: haur garaiak, bertso-eskola, lehiaketak eta feminismoa izan dute hizpide, besteak beste.