Badator otsaileko GUKA magazina

GUKA magazina 2022ko ots. 2a, 17:00

Hileko lehen ostiralarekin batera badator GUKA magazinaren atal berria. Ostiralean, 22:00etan hasita, ikusgai izango da UKTren tokiko webguneetan eta Erlo Telebistan. Besteak beste, Leire Ventas eta Mikel Aiestaran kazetariei 'Parean eta Pareko' atalerako egindako elkarrizketaren aurrerapena, Xabier Sukia kazetari oriotarrari egindako elkarrizketa eta 'Urrutira joan gabe' atalean Aratzerrekan egindako ibilaldia ikusteko aukera izango da ostiraleko saioan.

Ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren denboraldi berriko hurrengo atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean Zarauzko Hitzan. Askotariko gaiak landuko dira saioan zehar, besteak beste, Leire Ventas eta Mikel Aiestaran kazetariei 'Parean eta Pareko' atalerako egindako elkarrizketaren aurrerapena, Zestoako 3Z taldeak adinekoei zuzendutako kartoizko altzarien tailerrari buruzko erreportajea, Xabier Sukia kazetari oriotarrari egindako elkarrizketa eta 'Urrutira joan gabe' atalean Aratzerrekan egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan. ‘Lehendakari gaia’ antzezlanak ere izango du bere lekua.

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) GUKA magazina. Honako hau 2022ko otsaileko atalaren aurrerapen bideoa da.

Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.