Abian da Inauterietako kartel lehiaketako publikoaren saria

Aritz Mutiozabal 2022ko ots. 2a, 11:20

Astelehenean bukatu zen Inauterietako XVIII. Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea, eta guztira 21 kartel jaso dituzte antolatzaileek. Epaimahaiak kartel irabazleak ebatzi bitartean, publikoaren saria abian jarri dute gaur bertan Zarauzko Turismo Bulegoaren facebook atarian. Otsailaren 9ko 12:00ak bitartean Atsegin dut gehien lortzen duen lanak bi lagunentzako otordua irabaziko du.

Bestalde, kartel parte hartzaileak ikusgai izango dira laster euskarri fisikoan Euskalduna tabernan egingo den erakusketan.