Santa eskeko koplek girotu dituzte herriko kaleak

Iñigo Gaiton 2022ko ots. 5a, 09:30

Santa Ageda eguna da gaur, eta usadio zaharrei jarraituz, haren bezperan, atzo, herriko hainbat talde kalera atera ziren kopla zaharrak abestera. Txinpirin eta Zarautz Txiki abesbatzak izan ziren lehenak kaleak alaitzen, eta haiekin batera atera ziren Zarautz Trik kultur elkarteko trikitilariak ere. Ondoren, Zarautz Abesbatzakoen txanda izan zen. Giroa petral samarra zegoen eta euria bota zuen tarteka, baina horrek ez zituen abeslariak isildu, eta giro goxoa sortu zuten doinu ederrak abestuz.