Bideoa: Santa eskea Iñurritzan, Arrai Zoparen eta Peritz eta Alkorta bertsolarien eskutik

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ots. 5a, 10:39

Iñurritza auzoa ere kopla zahar eta berriz alaitu zuten atzo iluntzean, Santa Ageda bezperan. Arrai Zopa abesbatzako kideak atera ziren makilak astintzera, eta haien kantuen tartean, Aner Peritz eta Uxue Alkorta bertsolariak aritu ziren koplaka. Ikusgai dago hemen herritar batek grabatutako bideoa.