Hirugarren astez jarraian, giro paregabean jokatu dituzte plaieroetako partidak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ots. 6a, 16:17

Hondartzako Futbol Txapelketako jardunaldia izan da gaur, hirugarren astez jarraian. Emakumezko futbolariek iragan astean atseden hartu zuten,baina gizonezkoentzat hirugarren jardunaldi jarraia izan da. 13:00etan hasi dira partidak, eta ohi bezala, giro ederra sortu da partiden inguruan, hondartzan eta malekoian.