Abian da Martxoaren 8ko kartel lehiaketako herritarren saria

Aritz Mutiozabal 2022ko ots. 7a, 14:10
Martxoaren 8ko kartel lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai daude Emakumeen* Etxean, eta gaurtik Parekidetasun Departamentuaren Facebook kontuan ere bai. Izan ere, lehiaketa Gabriela Pellejerok egindako kartelak irabazi badu ere, orain publikoaren saria jarri dute abian sarean. Beraz, Atsegin dut gehien jasotzen duen lanak 200 euro irabaziko ditu. Otsailaren 14ko 09:00ak arte bozkatu daiteke.