Urrezko Harrijasotze Txapelketako jardunaldia izan dute Xabat Olaizolak eta Lierni Osak

Aritz Mutiozabal 2022ko ots. 8a, 11:00

Beasaingo Dolare parkean jokatu zituzten igande eguerdian Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketako finalerako pasea eta Urrezko Harrijasotze Txapelketako jardunaldiak. Harriarekin bi zarauztar aritu ziren, Xabat Olaizola eta Lierni Osa.

Xabat Olaizolak 59 jasoaldi lortu zituen, guztira: 100 kiloko zilindroarekin 24 altxaldi egin zituen, 100 kiloko kubikoarekin 16, eta 100 kiloko bolarekin 19.

Lierni Osak, bere aldetik, 51 altxaldi lortu zituen, lehiakide izan zuen Naiara Zumetak baino hamar jasoaldi gehiago. Zarauztarrak 22 bider jaso zuen 50 kiloko zilindroa, 8 aldiz 50 kiloko kubikoa eta 21 aldiz 50 kiloko bola.