Internetez tramiteak egiten ikasteko eta beste hainbat ikastaro, herriko jubilatuentzat

Onintza Lete Arrieta 2022ko ots. 14a, 10:50

Informatika arloko lau ikastaro antolatu ditu Zarauzko Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak, eta gaurtik zabalik dago izena emateko epea.

Zarauzko Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak informatikarekin lotutako lau ikastaro antolatu ditu herriko jubilatuentzat. Internetez tramiteak nola egin erakutsiko dute ikastaroetako batean, informatikaren oinarria beste batean, bideokonferentziei buruzko ikastaroa ere emango dute, eta baita irudiei buruzkoa ere.

Ikastaroak Udaberri eraikineko Ciberaula gelan izango dira, eta gaur zabaldu dute izena emateko epea. Egun eta ordu zehatzetan eman beharko dute izena interesa dutenek: 10:00etatik 12:00etara, gaurtik ostiralera bitartean, eta hurrengo astelehenetik ostiralera bitartean.

Ikastaroak

  • Informatikan hasi: 16 orduko ikastaroa, astelehen eta asteazkenetan, 10:30etik 12:30era, otsailaren 28an hasi eta martxoaren 23ra.
  • Gogoan izateko irudiak: 24 orduko ikastaroa, astearte eta ostegunetan, 10:30etik 12:30era, martxoaren 1ean hasi eta apirilaren 7ra arte.
  • Internetez tramiteak: 20 orduko ikastaroa, astelehen eta asteazkenetan, 10:30etik 12:30era, martxoaren 28an hasi eta maiatzaren 11ra arte.
  • Bideokonferentziak: 12 orduko ikastaroa, astearte eta ostegunetan, 10:30etik 12:30era, apirilaren 12an hasi eta maiatzaren 12ra arte.