Bota dute Zigordia eta San Frantzisko kaleen bidegurutzean zegoen eraikina

Zarauzko Hitza 2022ko ots. 14a, 11:51

Zigordia kaleko 18. zenbakia osatzen duten bi eraikinetan zortzi etxebizitza egingo ditu Residencial Zigordia Berri S. Coop enpresak, eta egunotan bota dute eraikinetako bat.

Zarauzko Udalak iazko martxoan jakinarazi zuen Zigordia kaleko 18. zenbakiko eraikinak bota eta bertan zortzi etxebizitza berri eraikiko zituztela. Bada, egunotan eraitsi dute Zigordia eta San Frantzisko kaleen bidegurutzean dagoena.

Udalak hainbat zehaztasun eman zituen. Esaterako, Zigordia kalera ematen duen eraikinaren fatxadak mantendu egingo zirela, babestuta dagoelako. Beste eraikina, berriz, Zigordia eta San Frantzisko kaleen bidegurutzean dagoena, bota eta egungo itxura mantenduta berriro eraikiko zutela, "bi eraikinek babes maila ezberdina dutelako". Jakinarazi zuten, baita ere, ezkaratz bakarra izaten jarraituko zutela biek. 

Zortzi etxebizitza libre eraikiko dituzte, eta Zigordia Berri S. Coop kooperatibak berak egingo du etxebizitzen sustapena. Bertako bizilagunak eta negozioak birkokatzeko tratua egiteaz ere kooperatiba bera arduratu zela jakinarazi zuen udalak.