Maitasun kontzertua eskainiko du Zarautz Abesbatzak ostiral honetan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ots. 15a, 09:00

Urtero egin ohi duen moduan, San Valentin egunaren bueltan maitasuna ardatz izango duen kontzertua eskainiko du Zarautz Abesbatzak. Ostiral honetan izango da emanaldia, 20:00etan, Merkatu plazako bigarren solairuan.

Aurten ere maitasun kantez osatutako emanaldi gozoa eskainiko du abesbatzak.