Ostiralean jarriko dituzte salgai martxoko eta apirileko Modeloko saioetako sarrerak

Aritz Mutiozabal 2022ko ots. 15a, 11:00

Guztira, zazpi ikuskizun antolatu ditu Zarauzko Udaleko Kultura Sailak bi hilabete horietarako.

Zarautz Kulturak jakinarazi du ostiral honetan jarriko dituztela salgai Modelo aretoan martxoan eta apirilean eskainiko dituzten ikuskizunetako sarrerak. 19:15etik aurrera eskuratu ahalko dira aretoko txarteldegian eta Kutxaren atari digitalean.

Modeloko txarteldegiaren ordutegia ondorengo hau izango da: ostiralean, 19:15etik 20:15era; larunbatean 18:30etik 19:30era eta 21:30etik 22:30era; igandean, 16:00etatik 17:00etara eta 18:30etik 19:30era; eta astelehenean, 16:15etik 17:15era eta 19:45etik 20:45era.

 

Martxoko eta apirileko ikuskizunak

  • Martxoak 18. 20:00. Antonia (Javier Liñera eta Ekoma Teatro), helduentzako antzerkia gaztelaniaz. Sarrera: 8 euro.
  • Martxoak 25. 20:00.  eRRe. Aldarri bat bertsoz (Lanku), bertsolaritza. Sarrera: 8 euro.
  • Martxoak 27. 16:45. Burbuja doble (7 Burbujas), haurrentzako antzerkia. Sarrera: 4 euro.
  • Apirilak 1. 20:00. Winona & Grace (Khea Ziater), helduentzako antzerkia. Sarrera: 8 euro.
  • Apirilak 3. Bi saio: 10:30 eta 11:30. Baby esferic (Alboon Teatro), antzerki familia. Sarrera: 4 euro.
  • Apirilak 24. 16:45. Ganbara (Markeliñe), antzerkia familian. Sarrera: 4 euro.
  • Apirilak 29. 20:00. Arima (Amaia Elizaran), dantza. Sarrera: 8 euro.