'Lazunak azkazaletan' poesia errezitaldia izango da etzi Garoan

Aritz Mutiozabal 2022ko ots. 15a, 12:00

Oihana Arana idazle eskoriatzarrak 2021ko udaberrian argitaratu zuen Lazunak azkazaletan bere lehen poesia liburua, Susa argitaletxearekin. Ostegun honetan Garoa liburu dendan errezitaldia eskainiko du, 19:00etatik aurrera, Aner Peritz bidaide duela. Izatez, iragan uztailean aurreikusita zegoen ekitaldi hori, baina atzeratu egin behar izan zuten. Orain, poesia errezitaldiaz gozatzeko parada izango da.