Gabriela Pellejerok eskuratu du Emakumeen Nazioarteko Eguneko kartel lehiaketako herritarren saria ere

Maria Maya Manterola 2022ko ots. 15a, 14:00
Urbieta, Pellejero eta Vazquez. (Amaia Urbieta Arruti)

Epaimahaiaren sariaz gain, publikoaren saria ere irabazi du Pellejerok 'Sororidad' lanarekin. Lehiaketara aurkeztutako lanen bilduma Emakumeen* Etxean izango da ikusgai martxoaren 18a bitarte. 

Emakumeen Nazioarteko Eguneko kartel lehiaketan epaimahaiaren sariaz gain, publikoarena ere eskuratu du Gabirela Pellejerok. Hala erabaki dute sare sozialetan Sororidad kartelari 'Atsegin dut' eman dioten herritarrek. 

Hain justu, 231 izan dira Pellejeroren lanaren alde egin duten erabiltzaileak. Pellejerok, beraz, 200 euroko ordainsaria jasoko du. 

Emakumeen* Etxean ikus daiteke lehiaketara aurkeztutako lan guztien bilduma. Martxoaren 18ra bitartean izango dira ikusgai, astelehenetik ostiralera 10:30tatik 12:30etara eta 16:00tatik 20:30etara.