'Inauterietako zozketa' kanpaina abiatu du Murkilek

Aritz Mutiozabal 2022ko ots. 16a, 09:00

Murkil Zarauzko Merkatarien Elkarteak Inauterietako zozketa kanpaina jarriko du gaur abian, eta otsailaren 28a bitartean iraungo du. Epe horretan Murkileko establezimenduetan erosketak egiten dituzten herritarrek, eskudiruz nahiz txartelaz ordainduta, 500 euroko erosketa bonu baten eta 250 euroko hiru erosketa bonuren zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Gisa horretan, herritarrek herriko merkataritzari emandako babesa eskertzen jarraitu nahi du Murkilek. Zozketa horretako baldintzak www.murkil.com webgunean ikus daitezke.